EUSKAL HERRIA

EUSKAL HERRIKO DANTZAK
1936-39ko gerra ostean, diktaduragatik alde batera utzita zegoen dantza zaletasuna berreskuratu nahi izan zen. Batez ere, Euzko Gaztedik sustatzen zituen dantzek hartzen zuten parte gerran. Arrakasta gehiena Ezpata dantzak izan zuen eta garai honetan federazio bat sortu zen" Ezpatadantzari " deiturikoa eta honek, dantzak arautu zituen.
Gerra ostean, teknikoki dantzatzen ziren taldeak sortu ziten 50eko hamarkadan. Besteak beste, Oldarra, Duguna, Dindirri... Hasiera batean, dantzarako prestakuntza ezin hobea bazuten ere, euren dantzak ez zetozten tradizioarekin bat . Baina urteak joan ahala, dantzak ikusiz testuinguruan tradizioz egiten zituzten talde autktonoen berri izan zuten eta eurek ere horrelako dantzak sortu zituzten.
50eko hamarkadan sortutako dantza taldeetatik talde berri batzuk sortu ziren baita.Geroxeago berriz, 60. hamarkadan dantzaldi garrantzitsuak egin ziren. Adibidez, Debakoa (1965). Dantza talde hauek dantza folklorikoetan oinarritzen ziren.
1965ean lehen Elkartea sortu zen. Honek, Euskal Dantzen konposizio lehiaketa bat antolatu zuen eta saritutako hiru dantzak aldizkarian argitaratu ziren. Lehiaketa honen helburua, Euskal Herriko kultura ezagutaraztea zen.
Pertsona batzuk ez zetozen bat lehiaketa horren helburuarekin . Beraiek nahi zutena herrietako dantzak, ohiturak... ikertzea zen. Bestade, Donostiako "Argia" dantza taldea , Juan Antonio Urbeltz zuzendariarekin, aurreko urtetan aurkezten ziren "suit" edo ikuskizunak alde batera utzi eta folkloreari eman zion garrantzia.
Hori dela eta, dantza autoktonoen ikerkuntzari garrantzi handia eman zitzaion eta eredu izaten hasi zen. 1969an, dantzarien Federazio berriak legeztatu zen eta honek, dantza folkloristen ikerketa sustatu zuen. Horrela, hirietako taldeak berreskuratzen hasi ziren eta ikuskizun berriak prestatu zituzten. Testuinguru honetan, Basauriko Agerketa sortu zen, 1972ko urriarean 15ean lehendabiiko ekitaldearekin.
Agerraldi honen xedea, dantzariek euren antzinako tradizioa atxiki zezatela zen, euren dantza eta ohiturei tinko eutsiz.1972ko Basauriko ekitaldi horretan gure folklorean den aberastasun koreografikoak erakutsi zituen.
TROKEO DANTZAK:
Katean egindako ezpata-dantzak dira. Zoritzi dantzari, bi lerrotan antolatuta eta makila,ezpata,brokel,uztai edo dantzarak tresnaren beskuan dutela egiten diren dantzek osatzen dute. Dantzan zehar, dantzariek postuak elkarren artean trukatuko dituzte, izan ere, horrek ematen dio izena trokeo-dantzari. Truke horietan, urrats bereziak dantzatu, edo eskuetan dituzten tresnak elkar-kolpatuz aritzen dira.Dantza sorta ezagunenetakoa, Durangaldeko ezpata-dantza da. Goierriko dantza-maisuek herrialde osora zabaldu zuten brokel-dantza.

SOKA-DANTZAK
Ezpata-dantzen eta trokeo-dantzen emanaldien bukaeran, oikoa izaten da aurreskua edo soka-dantza egitea.Soka-dantzan, dantzariek elkarri eskuak emanda kate bat osatzen dute eta horrela plazaratzen dira, ordulariaren kontrako norabidean biratuz. Sokaren buru doan dantzariak, aurresku izenekoak garrantzia berezia izaten du. Sokaren azken tokian dona, atzeskua izaten da eta bien artean gidatzen dituzte taldearen mugimenduak, eta bi hauek dantzatzen dituzte dantzaren bakarkako erakustaldi gehienak.XXI. mendera iritsitako soka-dantzak testuinguru erritual eta protokolarioetan dantzatzen dira.

Dantza tradizionalen loraldia
Gerra zibiliaren aurreko zenbait ikuskizun eta taldek frankismoaren lehen hamarkadetako taldeen lan-lerroa markatu zuten,suiteak,estanpa folklorikoen eszenaratzea eta dantzakera estilizatua haizatuz.

ARGIAREN ITZALA
1965ean, Argia dantzari taldearen agerpenak ordurarteko dinamika irauli zuen. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritz teoriko eta koreografikoak, Marian Arregire gidaritza musikalak, eta jantzi, dantza eta musikan buru-belarri aritzeko prest zen lan-taldeak gorpuztu zuen Argiak dantzari ekarri zion iraultza.

TRADIZIOZKO DANTZAK HELBURU
Herriko talddeak dira beren herriko dantzak mimoz eta distiraz zaindu eta plazaratzen dituztenk.Beste zenbaitetan aldiz, errian bertan ez dago nahikoa gazte dantza-festari merezi duen mailan eusteko.

DANTZA TRADIZIONALAK ABIAPUNTU
Eszenara begira ikuskizunak sortzen dituzten taldeak ugaldu dira azken urteotan. XX.mendearen lehen erdian Saski-Naski, Eresoinka eta Elai-alaik irekitako bidetik Olaeta, Oldarra, Etorki edo Schola Cantorum modukoek segitako joera emankorra izan da.1997an Aukeran dantza konpainia sortu zuen Muruamendiarazek, eta antzoki sarean arrakastaz zabaldu dira konpania honek egindako ikuskizunak. Euskal dantza tradizionaletatik abiatuz estetika modernoko ikuskizunak proposatzen dituzten bi talde azpimarragarrienak dira Aukeran eta Kukai, eta azken hamarkadan Euskal Herrian dantza emanaldi kopuru altuenak egin dituztenak dira biak.Dantzakera estilizatua darabilte, eta folklore dantzetako urratsak beste lengoaia koreografikoekin lotzen dituzte. Antzoki txiki eta ertainak erabiltzen dituzte, izan ere, hamar dantzari inguruko taldeak dira.

Dantzaldi gidatuak eta dantzazaleak
Dantza taldeetako parte-hartzaileak dantzariak badira, erromeria gidatu hauetako parte-hartzaileak dantza-zaldeak dira. 1990eko hamarkadan, Gasteizko Udalaren Folklore Eskolak dantzaldi egutegia antolatu zuen eta eskoako irakasleak jarri zituen dantzaldia dinamizatzen.
Dantzazaleen mugimenduak hazten jarraitu du XXI.mendeko lehen hamarkadan. Aiko taldeak eraberritzeko ekarpenak egin ditu eta dantzazaleen bikurak ugaldu eta sistematizatu dira.

EUSKAL DANTZARIEN DIASPORA
1661ean euskaldun asko lehen balleta perfekzionatzera Parisera joan ziren moduan XXI. mende honetan ere hainbat dantzari atzerrira joan ohi dira euren ibilbidea osatzera. XX. mendean, gerrako haurrak izan ziren balleteko lehen urratsak zabaldu zituztenak: Pirmin Treku eta Gerardo Viana.
Bi haur hauek Gerra Zibila piztean bidali zituzten atzerrira. Treku Ingalaterrara eraman zuten eta Sadler's Wells Balletean ekin zion lanari. Beranduago Royal Ballet konpainia ezagunean aritu zen 1948-1961 bitartean. Gerardok, berriz, Sobietar Batasunera egin zuen bidaia babes bila eta Tulako Musika eta Komedian aritu zen dantzan 1940ko hamarkadan.
Dantzari ezagun askok atzerrirako joera hartu dute euren ogibidean ahalik eta arrakasta handien lortzeko. Dantzari ezagunetako bat Xabier Urbeltz esaterako, Alemaniako zenbait Opera balletetan aritu zen 60ko hamarkadan. Dantza garaikidean zein klasikoan
aritzen ziren dantzari euskaldunak buru belarri ibiltzen ziren lanean: Juan Carlos García bilbotarrak Lanonima Imperial konpainia sortu zuen esate baterako.
Euskal dantzarien harrobitik irtendako izarrik distiratsuena Lucia Lakarra zumaiarra izan da. Donostiako Thalia eta Madrilgo Victor Ullateren konpainietan trebatu ondoren, gailurra Marseillako Balletean Roland Petit-en agindupean jo zuen. Eta 2003tik aurrera Municheko Operako Balleteko izarra da.
Europako lanean diharduten berrogeita hamar bat eusal dantzari ditugu gure herrialdean. Gainera, badira Ameriketan, Asian edota Ozeanian dihardutenik ere. Gehienak dantza klasikoa eta neoklasikoa dira espezialistak eta konpainia nazional eta pribatuetan egiten dute lan. Adibide bezala, Iratxe Beorlegi dugu. Mexicoko konpainia nazionalean ari da lanean.
Azken hamarkadan dantza garaikideak izugarrizko indarra hartu du eta dantzari gehienak estilo horretara moldatu dira. Hala ere, antzerki munduan dabilenik ere bada. Hauek, interpretazioa eta koreografia uztartzen dituzte. Euskal Herrian nekez zabaltzen dituztenez atzerrian aurkezteko joera dute: Mikel Aristegi, German Jauregi, Idoia Zabaleta...

DANTZA MAITALEAK
Biarritzek betidanik egin izan du dantzaren aldeko apustua. 1998an Koreografia Zentro Nazionala sortu zuten eta horrela Balleta ekarri zuten Biarritzera. Bertako zuzendaria Thierry Malandain da eta 20 dantzari ditu bere ardurapean. Nortasun berezia eman dio egungo zuzendariak Ballet Biarritzi.
Teknika klasikoa dute oinarritzat eta egungo eskema estetiko eta aurkezpen moduak erabiltzen dituzte. Egindako lan batzuk honakoak dira: Romeo eta Julieta (2010), Intxaur hauskailua (1997) edo Magifique (2009).
Beste konpainietako bat Carlos Santamaria koreografoarena da. Hau ere teknika klasikoan oinarritzen da eta proposamen neoklasikoak egin ditu. Espainiako sari nazionala eskuratu zuen gainera 2008an.

SORTZAILE GLOKALAK
Euskal dantza garaikidearen aitzindariek lehen ahaleginak egin zituztela badira iada berrogei bat urte. 1960an hasi ziren Euskal Herrira arrotzak ziren dantzak ekartzen Concha Lainez eta Joserekin. Bikotea Herberehetan formatu zen eta gero euskal dantzari batzuei transmititu zizkieten euren ezagutzak: Iñaki Landa, Julio Duran, Mentxu Medel... Hemendik talde batzuk sortu ziren. Besteak beste, Laineztarrek Iruñean Yauskari taldea eratu zuten. Iparraldean, Mizel Theretek Ekarle konpainia...
Beste batzuk berriz kanpora jo zuten ikastera. Atzerrian ikasten jarraitu, ikusten segi, konpartitzen irakasten, emanaldiak eskeintzen eta gero Euskal Herrira bueltatu dira. Matxalen Bilbaok, esaterako, Bilbon bertan ireki du sorkuntzarako oinarria duen egoitza bat. Estetika zaindua eta musika berriez baliatzen da bere gorputza dantzan jartzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario