Historikoki,
dantza gizartean garatutako aspektua izan da. Modu horretan, XIX.
mendera arte, Europa izan zen dantza berrien sorreraren iturria. Hori
dela eta, XIX. mendeko dantza gehienak Europan sortuak izan ziren, hala
nola, la polca, el vals etab. Baina XIX.mendean, gizartean dantza estilo
berriak sartu ziren. Esaten da, estilo berri hauek Europako herrietan
dantzatzen ziren dantzetatik garatuak izan zirela. Goi mailako gizartean
dantzatzen ziren, XX.mendean gertatzen ez zen bezalaxe.
Honek
guztiak eragina izan zuen iparamerikako gizartean eta estetikan. Modu
horretan, 1900 ean oso nabaria ez bazen ere, dantzan iraultza txikiak
ematen ari ziren Amerikan (EEBB-n
Jazz). Aldaketa txiki hauek gero eta nabariagoak izango ziren, eta
gizartearen dantzatzeko modua aldatzeaz gain, kaleko estiloen jatorria
ezarri zuen. Aldaketa hauek aurretik aipatutakoaz gain, aurrerapen
teknologikoengatik ere eman ziren. Irratiaren, zinemaren, telebistaren,
eta grabaketen aurrerapenek sekulako eztanda eragin zuten dantzan XX .
mendearen hasieran.
Gainera, esan beharra dago gizarteko dantza etengabeko aldaketan dagoela eta moda batetik bestera doala.
EL VALS
Gaur
egun Valsa gizarteko dantza garrantzitsu bat izaten jarraitzen du. XX.
mendearen bukaeran "bailes de salon" etan valsa erregea izan zen Europan
eta Iparamerikan. Valsean, gizonak eramaten du inizitiba eta
emakumezkoak jarraitzen dio.
Valsa
popularra izan aurretik, jendea bere bikotetik banatuz eta pauso
batzuen distantzia utziz dantzatzen zuten. Valsarekin dantzatzeko modu
hori aldatu egin zen. Lehenengo aldiz, bikoteak elakartuta eta
elkarrekin gertu dantzatzen zuten eta bikote bakoitza beste bikotetik
modu independientetik biratzen zuen. Gainera, gizonak bere eskua
emakumearen bizkarrean kokatzen zuen, horrek nolabaiteko gertutasuna
eragiten zuen bikotearen artean.
1900an
dantza garapenik eta aldaketarik gabe zeraman denbora asko. Valsa
iritsi zenetik ( XIX. mendearen hasiera) berritasun asko ekarri zituen,
eta horrek XX.mendean zehar dantzarik garrantzitsuenetariko bat izatea
eragin zuen, inolako lehiakiderik gabe. 1910ean dantzen ehuneko herena
valsak ziren .
Beste
dantza batzuk, hala nola, polca gaur egun bizirik jarraitzen dute.
Pasodoblea garrantzi handia izan zuen 1900 baino lehenago. Gaur egun
bere eragina ikusi daiteke eta Europan izan zuen batez ere garrantzi
asko. Pasodoblearen garrantziaren zati bat, John Philip Sousari zor
zaio, izan ere, martxa militarrak idatzi zituen.
Hala
ere, lehen esan bezala, Valsa izan zen dantza garrantzitsuenetarikoa.
Valsaren jatorria, Landler izeneko dantza austroalemanatik dator, eta
hasieran protestak egon ziren Valsaren kontra, bere izaera intimoa eta
biraketen abiaduragatik. Dena den, hasiera batean protestak ekarri
zituzten ezaugarriak, gero normalak izatera pasa ziren.
XX.
mendearen hasieran Europa eta Amerika gizarte industrializatuak bezala
ezarri ziren. Gizartean, aberatsen eta pobreen arteko diferentzia oso
handia izaten jarraitzen zuen arren, esan daiteke, beheko klaseak gero
eta denbora gehio zuela berarentzako. Hori dela eta, dantza izan zen
beren denbora librean praktikatu zuten jarduera nagusietako bat. Baina
hala ere, lehenengo gerra mundiala baino lehenago oso leku gutxi zeuden
dantza praktikatu ahal izateko , gainera, oso eklestikoak ziren leku
horiek. Ingalaterran adibidez, klase sozialaren araberako lokalak
zeuden. Hala ere, garapenri esker " salon de baile" permanentea ezartzea
erabaki zuten leku batzuetan, izan ere, oporretan jendea leku horietara
joaten zen. Leku horietan dantzari generazio berri bat garatu zen.
Oraingoan, generazio berri honek Valsaren esteriotipo zaharrak
kuestionatu zituen. Gauza berri bat bilatzen zuten, eta horrela Boston
deitu zioten. Bostonarekin batera sartu zen Valsa XX.mendean. Bostonaren
jatorria ez da oso zehatza, Amerikako iparraldetik etorri zen 1905
urtean. Lehenengo mundu gerra baino lehenagoko urteetan Atlantikoa
zeharkatu zuen eta dantza estilo garrantzitsuenetako bat bezala ezarri
zen, hala ere, bere garrantzia iraupen eskasa izan zuen arren, historian
zehar garrantzi handia izan zuen.
Modu
horretan, Valsa goi klasean dantzatzen zen bitartean, Bostona dantza
popularretan sartu zen. Valsa, konpasa eta erritmoa jarraitzen zuen
bitartean, Bostona melodiaren emozioa bilatzen zuen. Honek dantzaren
artean despreokupazioa ekarri zuen, aurrerago garapenean ikusi
daitekeena. Beraz, esan daiteke, Bostona, iraganeko baldintzetatik atera
nahi izan zuen generazio baten dantza izan zela.
RAGTIME
Hasiertaik,
Afrikatik etorritako Estatu Batuetako biztanleria, bere sustraiak
beramtzeko jatorrizko dantzak ekarri zituzten. Dantza hauen ezaugarriak
honako hauek ziren: aldakaren mugimendu bortitzak, edo hankak lurrean
egiten zituen kolpeak besteak beste. Modu horretan, ezaugarri hauek
guztiak, Europatik ekarritako dantzekin nahastu ziren.
Ikusita
dantza afrikarrak gero eta garrantzi handiago hartzen joan zirela,
gizarte txuria dantza hauen garrantzia murrizteko limiteak jartzen
saiatu ziren. Honen ondorioz, gizarte beltzaranak beste bide batzuk
bilatu zituen bere denbora librean ondo pasatzeko, eta bide horien
artean, gramola musika jotzen zen tokietara joaten ziren, hain zuzen ere
“ juke-joints”.
Juke-joints
hauek, bere izenak esaten duen moduan, toki independienteak ziren, eta
toki hauetan, bezeroak edan, dantzatu eta jolastu egin zezakeen. Toki
hauek izango ziren hurrengo urteetan garrantzia hartuko zuten dantzen
sortzaileak. Toki horietan, blues moduko musika jotzen, eta musika
horretatik sortu ziren hurrengo garaietan garrantzi handia izango
zituzten dantzak, hala nola, el charleston, buzzard lope, black bottom
eta grind.
Bitartean,
Amerikako gizarte txuria dilema bat zuen, izan ere, dantza afrikarrak
oso erakargarriak ziren arren oso arriskutsuak ziren baita ere, orduan
zer egin zezaketen? Modu horretan, komiko batzuk bere aurpegia beltzez
margotzen zuten eta dantza arikarren pariodia modukoak egiten zituzten. George Primrose izan zen komiko garrantzitsuenetakoa.
Mendea
aurrera joaten zen einean, komikoen tradizioa hiltzen joan zen arren,
komikoen zati bat bizirik jarraitu zuen, hain zuzen ere, Cakewalk
izenekoa. Cakewalkea dantza afrikar oso garrantzitsua izan zen, eta
jende askoren aterntzioa erakarri zuen eta areto guztietara zabaldu zen.
Mende
aldaketara hurbiltzen ziren einean, Cakewalkea geron eta garrantzi
handia hartzen joan zen, hain zen dantza honen garrantzia non Clorindy o
the Origin of the Cakewalk (1898) izeneko musika beltza sortu zen. Modu
horretan, dantzariak famatuak egiteko enzenatokira igotzen ziren
dantzatzera eta horrek Cakewalkearen espektakuluak gero eta fama
handiago hartu zuten.
Esan daiteke, Cakewalkearen errege nagusietako batzuk Williams ( 1874-1922) eta Walker (1911
hilda) izan zirela, beraiena zen bi akto zeuzkan espektakulo bat,
zeinetan garaiko aurreiritziak hartzen zituen barnean. Walker
jakintsuaren papera egiten zuen, aldiz, Wiliams, ezjakinaren papera
egiten zuen. Arrakasta gehien izan zuen obra In Dahomey izan zen.
Walkerren heriotzaren ostean, Wiliamsek garaiko pertsonai
garrantzitsuenetako bat bilakatu zen.
Cakewalkea,
Estatu Batuetako hegoaldetik zetorren musika bereganatu zuen. Dantza
berri honek musika estilo berria behar zuen. Modu horretan, Cakewalketik
Ragtimea garatu zen. Azkenenko dantza honetako konpositore nagusietako
bat Scott Joplin ( 1868-1917) izan zen.
1900
eta 1916 bitartean Jopelinen konposizioak sekulako eragina izan zuten,
eta erritmo horretara dantzatzen zen ragetimea. 30. hamarkadan
ragtimearen beherakada etorri zen. Hau guztia ikusita, autoreak publiko
entusiastak baretzeko bide bat bilatzen saiatu ziren, eta kalkulatzen da
1912 eta 1914 urteen artean ehun dantza berri sortu zirela, areto
dantzetan barruan eta kanpoan.
Garaiko
konpositore garrantzitsuenetako bat Perry Bradford ( 1893-1970) izan
zen, eta berak azaldu zuen bere dantza konposizioetan, hegoaldean
ikusitako dantza pausuak bere obretan sartu zituela. Gainera, bere
abestiek Charleston eta black bottom dantzekiko irrikia sortu zuen 20.
hamarkadan.
20.
hamarkadaren bukaeran, foxtrot izeneko dantza charlestonerakein nahastu
zen, eta modu horretan quik time foxtrot and charleston sortu zen,
jendearen artean quikstep bezala ezagutzen zen dantza mota.
URTE EROAK
Nahiz eta cakewalk eta turkey trot
dantzek jatorri afroamerikarrak izan, modu bakarra zegoen dantzari
beltzek beren estilo berriak ikuslegoaren aurrean erakutsi ahal izateko.
Williams eta Walker-ek frogatu zuten posible zela beltzak kaleti
Broadway-era iristeko gai zirela, hala ere, bidea ez zen batere erraza.
Orokorrean dantzari beltzak, marginatuta uzten zituzten zenbait tetaro
eta zirkuitutara, beraiek asmatutako mugimenduak
txuriek lapurtzen zizkieten bitartean. Honen adibide garbia da, Mae
West eta Gilda Gray, hogeigarren hamarkadako aldizkarietako bi izarrek shimmy
(sorbalden mugimendua azkarra) mugimendua asmatzearen meritoengatik
borrokatu zirenean, hau beltzek asmatutako mugimendu bat izanik.
VODEVIL-aren GARAIA
Dantzari beltz gazteentzat modu bakarra zegoen beren gaitasuna munduari erakutsi ahal izateko. Pick edo piccaniny batean bihurtzea zen, hau da, dantzari zuriek beren ikuskizunetan "cuerpo de baile" bezala erabiltzea hain zuzen. Askotan, bere koreografiak erabilita, pick-ek edozein dantza mota eskaintzen zuten, soft-shoetik dantza errusiarrera. Eragin handikoak izan ziren Willie Covan, Bill Robinson eta Eddie Rector pick moduan dantzatu zuten beren karrerako momenturen batean eta Sophie Tucker, Mayme Remington eta Nora Bayes bezalako izarrak hauek erabili zituzten beren ikuskizunetan.
Ekonomikoki, pick-ak kontratatzea ez zegoen haur esplotaziotik urruti. Hauek, merekeak eta eraginkorrak ziren ete beren gaitasuna eta trebetasuna oso handia, beraz enpresak aberastu egiten ziren hauei esker, hauek soldata kaxkarregiak zituztelarik.
Nahiz eta diru gehiegi irabazi ez, dantzari beltzek esperientzia mordoa lortu ahal izan zuten.
Pick-en karrera oso laburra izan ohi zen, izan ere dantzari gazte bat zahartzen zenean edota handitzen zenean beltzen ikuskizunetara pasatzeko beste aukerarik ez zuen.
Vodevil beltza ez zen ezagutzera gehiegi eman baina Bill "Bojangles" Robinson bezalako dantzariek vodevil beltza aldizkarietara pasa zuten. Zirkuitu beltz bat egotea Sherman Dudley-ri esker gertatu zen, erretiratutako komikoa, hainbat antzokirekin elkartu baitzen eta honela TOBA (Theater Owner´s Bookin Association) sortu zen, hogeigarren hamarkadan hainbat teatro hartu zituena Estatu Batuetan.
Izen desegokia izan bazen ere TOBA- tough on black artists (beltzekin gogorra), beltzen hainbat ikuskizun oso ondo funtzionatu zuten bere zirkuituan. Smart Set izeneko ikuskizun batek hainbesteko arrakasta izan zuenez, hogei urtez baino gehiago izan zen errepresentatua. Ikuskizun honen protagonistak Dudley bera eta Earnest Hogan dantzari komikoak izan ziren.
Hala ere, vodevil beltzaren benetako izarrak Whitman Sister-ak izan ziren: Mabel, Essie eta Alberta. Hauek, Whitman Sisters´New Orleans Troubadours izeneko taldea sortu zuten 1904ean. Beraien amaren heriotzaren ostean 1909an ahizpa gazteena, Alice, taldearen parte izatera pasa zen. Mabel abeslaria zen eta bakarkako bidea ere jarraitu zuen. Erretiratu zenean taldearen errepresentate izatera pasa zen. Essie taldeko komikoa zen eta Albertak dantzari gizonezko baten imitiazio sartzen zion. Alice, Queen of theTaps bezala ezagutzen zena, bere edertasuna eta dantzak konbinatzen zituen: walkin´the dog, el ballin´the jack eta shimmy.
Talde honek vodevil zuriaren zenbait ezaugarri kopiatu zituzten eta pick hoberenak izan zituzten, hala nola, Samuel Reed, Julius Foxworth eta Aaron Palmer. Azken hau, 1910ean batu zitzaion taldeari 13 urte zituenean. 1919. urtean Alice-kin ezkondu zen eta Albert izeneko seme bat izan zuten, 4 urte soiliki zituelarik ikuskizunetan azaldu izan zena. Alber "pops" izenareki zen ezaguna eta momentuko dantzari akrobatiko hoberenetarikoan bihurtu zen.
Taldearen amaiera Mabelen heriotzarekin eman zen 1942an, izan ere, bera zen taldearen motorra eta ahizpa talde honi esker beltzen dantzak aurrerapauso handia eman zuen estereotipo razialetik kanpo eta teknikaren balorapen handiago bati utzi zion lekua.
Dantzari beltz berrientzat Broadway helburu oso latza zen. Mende hasieran, barietatea entretenimendu nagusi bihurtu zen mundu osoko hirietan, New York jarduera artistikoaren zentroa zelarik.
Cakewalk eta foxtrot dantzen arrakastak erakusten du nola balio zuen eszenatokiak dantza konteporaneon filtro bezala ikuslegoari iritsi baino lehen. Poliki-poliki teatroa dantza sozialak eszenatokian erakusteaz aparteko gauzak egiten hasi zen. Genero teatrala sartzen hasi zen. Musikalak non bikainki konbinatzen ziren dantza, narratiba eta abestiak.
Hitz batean, vodevil-a, bere lehengusu britanikoa bezalaxe, music hall-a, 10-15 bitarteko ikuskizunetan osatzen zen programa bakar batean: komikoak, malabaristak, magoak, abeslariak eta dantzariak ikuskizun bakar batean. Dantzen dibersitatea benetan harrigarria zen eta dantza berriak, akrobatikoak, claqué, toe, errutina koralak, dantza folklorikoak, etnikoak eta askoz gehiago sartzen zituzten.
Orokorrean, vodevil dantza ikuskizunetan lau barietatetan banatzen ziren: errutina komiko edo eszentrikoak, errutina akrobatikoak, errutina pseudoklasikoak edo toe eta claquea.Guztietatik azkena da famatuena eta iraunkorrena eta vodevileko pertsonahia famatuena Bill "Bojangles" Robinson izan zen.
Dantzari berriak ziren eguneroko kulturan gehien zentratzen zirenak. Horietako batzuk, Jack Donahue (1892-1930) 2m neurtu eta hanka eta beso oso luzeak zituenak shadow izeneko ruta bat burutzen zuen. Beste batzuek, hala nola, Buddy anaiak eta Vilma Ebsen, komediako dantza erabili zuten beren sorkuntza komikoak goresteko.
Ray Bolger (1904-1987) bere burua txorimalo bezala betikotu zuena "El Mago de Oz" bertsio zinematografikoan, bere karrera dantza eszentrikotik abiatuz burutu zuen. Bolgerrek, inork baino gehiago, ikuskizun berriaren pertsonaiaren perfila ematen zuen, izan ere, autodidakta, aurreikusiezina eta ikuslegoari nahi zuena ematen aditua zen.
ERRITMO LATINOAMERIKARRAK
Tangoaren
sorrera, XX. Mendearen hasieran izan zen. Buenos Aires izeneko hiriak
sekulako aurrerapenak izan zituen garai horretan, ekonomiaren
aurrerapena, industrializazioaren garapena, eta etorkinez betetako
kaleak New York hiriaren antza izatea eragin zuen.
Buenos
Aires hirian zegoen biztanleri beltzarana, Afrikatik ekarritako dantza
asko ekarri zituzten, horietako bat, candomble izenekoa,
afroargentinarrek tango deitu zutena. Dantza honetan ez zen bikotea
ukitzen, bakarrik insinuatzeko aukera ematen zuen.
Tangoa,
dantza harroa, pasioz beteta, eta oso erotikoa da. Gorputzak elkarrekin
eta modu estu batean, begirada zehatz batekin eta gorputzaren goi
partea mugitu gabe dantzatzen da.
Gauza
ikaragarria suposatzen du, Tangoa bezalako dantza, burdel batean sortu
zena eta garaiko biztanleriagatik ezeztatua izan zena, gaur egun
horaindik bizirik jarraitzea. Goi mailako biztanleria Europara
bidaiatzearen ondorioz, Tangoa zabaldu egin zen. Modu horretan, tangoa
Europara iritsi zenean, Londres bezalako irian, George Grosmithek
interpretatu zuen Tangoa.
1914.
urtean Rusiako Maria izeneko erreginari Tango dantza bat interpetatu
zioetan , eta horrek eragina izan zuen eta gero eta garapen handiagoa.
Alemanian, ordea, trajedun ofizialeei dantza hau dantzatzeko debekua
ezaerri zieten, horrek Tangoaren desagerpena ekarri zuen ia ia.
Bitartean, Italian, Pio X papa zena, Tangoa bekatu bat bezala ezarri
zuen. Dena den, Tangoaren zentroa Parisen zegoen eta honek klase sozial
guztiei eragin zien.
Tangoak
1914. urtean oso amaiera bortitza izan zuen, izan ere, lehenengo gerra
mundialaren hasierak ez zuen denborarik utzi dantzarako. Dena den, ez
zen guztiz desagertu eta gerra bukatu bezain laister, Tangoa dantza
egiteko aretoetara itzuli zen baina garaiko gizartea bezala, aldaketak
egon ziren , bai muskia eta bai dantzan. Modu horretan, Tangoa modu
bortitz batean dantzatzen zen, pauso probokatiboagoak, baina musika
ordea, hasiera batean zuen erritmoa galdu zuen.
Esan
daiteke, Europan Tangoaren garrantzia gero eta txikiagoa zein einean,
Argentinan gero garrantzi gehiago izaten hasi zen. Modu horretan,
Argentinarrek Tangoa bere bihotzera hurbiltzen joan ziren.
XX.
mendea amaieran, " Tango argentino y Forever Tango" espektakulua
sekulako fama izan zuen, bertan, Tangoa dantzatzen zen, eta izan zuen
arrakastaren ondorioz, esan daiteke XXI. mendean Tangoak eragina izango
duela populazioan.
Lehenengo
gerra mundiala baino lehenago Tangoak izan zuen arrakastaren ondorioz,
esan zen, mugimendu erotikoak eta erritmo hegoamerikarrak zituzten
dantza mota guztiak arrakasta ziurtatuta zeukatela. Honen adibide,
maxixea dantza mota brasildarra daukagu, dantza hau oso energetikoa da,
eta gorputzaren mugimenduengatik ezberdintzen da. Zorigaitzez,
maxixearen arrakasta oso gutxi iraun zuen, izan ere, tangoaren
arrakastaren beherapenagatik maxixeak ere behera egin zuen, azken
finean, maxixea tangotik deribaturiko dantza zen. Gauzak horrela, esan
daiteke, maxixea sambaren presentazio gutuna izan zela.
El
candomble izeneko dantza brasildarra, ritual moduko bat da gaur egun
arte iraun duena, eta dantza egiten duten bitartean, bere jainko eta jainkosei gurtza egiten diete. Modu
horretan, samba candomblearen ikur bilakatu zen. Hori dela eta, XIX.
mendearen bukaeran, candomblea eta samba zabaldu egin ziren. Zabalketa
honen ondorioz, dantza hauek eragin zuzena izan zuten Brasileko
inauterietan, eta batez ere Rio de Janeiro hiriko inauterietan.
Samba,
XX.mendearen hasieran sartu zen inauterietan eta gero garatuz joan zen.
Hala ere, Hasiera batean gobernuak samba eskolak debekatu zituen bere
jatorri razialengatik, baina, 1935an gobernuak samba eskolak berriro
irekitzeko aukera eman zuen. Samba eskola hauen helburua, inauterietan
egiten zen samba konkurtsoa irabaztea zen. Samba eskola hauek milaka
pertsonaz osatuta zeuden, eta urte erdia inauterietarako karrozak egiten
jarduten zuten. Konkurtso honen erdibidea sambadromean oinarritzen da,
hau da, sambadromea pasabide moduko bat da, eta bertan terraza
ezberdinak daude, epaileek hemen puntuatzen dute.
Carmen
Miranda, dantzari, abeslari, eta aktorea izan zen ( 1909- 1955). Bera
izan zen, hein handi batean, 40.hamarkadan sambaren zabalerari ekin
ziona.
“
New cool jazz sounds” barruan sartu zen samba Amerikan. Modu horretan,
honen eraginez eta Rio de Janeiroko sambaren eragina kontuan hartuz,
Bossa Nova dantza berria sortu zen. Dantzaren aspektuan, Bossa Nova eta
Sambaren arteko ezberdintasuna ez da ia nabaritzen.
Rumbaren
jatorria, Sambaren jatorriarekin zuzenenan lotuta dago. Rumba hitzaren
jatorria espiniarra da, hasiera batean, esklabu eta afrikar libreek XIX.
mendean egiten zituzten bilerei erreferentzia egiteko erablitzen zen.
Kuban,
rumba dantza mota asko aurki daitezke, modu horretan, Kubako herrietan,
rumba dantzatzeko modu bat nagusitu zen, dantza modu hori bakardadean
dantzatzen zen. Aldiz, Habanan eta garatutako lekuetan, rumba
dantzatzeko modua bikoteka zen. Orokorrean rumba guztiak mugimendu
berdinak egiten zituzten, hala nola, mugimendu erritmikoak eta
errepikatuak. Beti bezala, rumba dantzatzeko bide ezberdinak zeuden
klase sozialaren arabera. Modu horretan, erdi klase dantza mota
polikiago batean dantzatzen zuten eta goi klasekoak ordea, oraindik
motelagoa zen modu batean.
Rumba
Estatu Batuetara iritsi zen lehendabizi, 1936. urtean Chicagon egindako
esposizio batean. Baina lehendik nolabaiteko gertutasuna izan zuen
Estatu Batuekin, hain
zuzen ere, 1923.urtean, rumbako musikariak eta dantzariak ezagunak egin
ziren Emil Colemani esker eta 1925. urtean Areto latindar bat ireki
zuten, El Chico izenekoa.
Xavier
Cugat ( 1900-1990) izan zen rumbarengatik gehien egin zuena. Berari
esker, rumba dantza Estatu Batuetan garapena izatea eragin zuena.
Bestetik, Perez Prado ( 1916-1989) esan daiteke mamboaren erregea izan
zela.
Mamboa
hitza, Kubako nanigo dialektotik datorrela esaten da, eta esanahi
zehatz bat ez duen arren, Kubako dantza lekuetan esaten zen esalditik
garatu zela esaten da : “abrecuto y guiri mambo” ( ireku zure begiak eta
entzun).
Mamboa
dantzatzeko modua nahiko erraza zen, eta horrek Estatu Batuetako
gizartearen artean erraz zabaltzea eragin zuen. Dantzatzeko modua erraza
izateaz gain, erritmoa nahiko ausarta zen. New York bezalako hirian,
mamboarekiko sekulako irrikia zegoen. Mamboaren garapena batez ere,
Broadwayko palladium dantza tokian eman zen. Bertan, asteazkenero dantza
konkurtsoak egiten ziren eta bertara garaiko dantzari latinoamerikar
famatuenak joaten ziren bere gaitasunak erakustera. Dantzari famatu
horien artean, Pete “ el cubano” ezberdindu behar dugu, hainbesteko
konkurtsoetan parte hartu zuena, eta horren ondorioz, “ el principe de
palladium “ deitu zioten.
Merengea,
Dominikar Errepublikako dantza nazionala da, eta bere dantzatzeko
ezaugarri nagusietakoa, hanka baten gainean dantzatzea, bere jatorrian
kontatzen ziren kondairen eraginez da.
Bossa
novarekin batera, dantza latinoekiko gustua murriztu egin zen
ingalaterrako musika munduan zehar zabaltzen zen bitartean, 70.
hamarkadan. rock musika nagusitu zen, eta horrek, dantza latinoen
beherakada eragin zuen. Egoera honen aurrean, dantza latinoak
internazionalki garatzeko beharra egon zen, eta salsa izan zen horren
eragile nagusia.
Pacheco
izeneko direktorea, 1964.urtean dantza latinoen garrantzia berriro
nagusitzeko beharra ikusi zuen, eta diskografia bat sortu zuen. Hasiera
batean, negozio hau oso txikia zen, eta muntai txikiko gauzak egiten
zituen. Baina, abokatu baten laguntzaz, negozio horrek gero eta
garrantzi handiago izaten hasi zuen, eta bide horretatik, musika eta
ondorioz dantza latinoaren zabaltzea eragin zuen. Zabalpen hau egiteko,
batez ere, salsa erabili zen.
70.hamarkadaren
bukaeran, salsaren garrantzia berriro ere jaisten joan zen, eta
merenguearen eta hip hopaer nagusitasuna, salsaren beherakada ekarri
zuen. Salsak 70.hamarkadan zeukan danztatzeko modua adlatu egin zuen,
eta salsa erromantikoak garrantzi handia hartzen hasi zen.
90.hamarkadan,
Ricky Martin eta Rickey Iglesias bezalako dantzariak salsa erabiltzen
hasi ziren. XX. mendearen bukaeran salsa izan zen, dantza latinoak bere
gailurrera eraman zituenak.
XX.mendearen
hasierako 30 urteetan zehar, "el claqué "bezain popularra zen dantzik
ez zen existitzen. Lehenaldiko momentu batean, europar dantzen pausuak ,
asaldatuekin eta biribileko dantzetan nahastu ziren.
IKUSKIZUNA ETA SOINUA: CLAQUÉ
Denbora
pasa ahala, giga irlandesa desagertu egin zen Estatu Batuetako joera
nagusietatik. Giga hitza, afroamerikano dantzako pausuak deskribatzera
pasa zen. Dantza " zuekoak" ere juglareetako ikuskizunetan bizi irauten
zuten eta modu honetako dantzariak txertatzen zituzten XX.mendearen
hasieran. Zapata leunenekin dantzatzen zen dantzak zuen originaltasun
gehien .
ZUEKOETATIK,CLAQUÉAREN ZAPATETARA
Bien
arteko ezberdintauna, dantza zuekoak eguerrezko zola zuten zapatekin
dantzatzen zela eta zapata leunena berriz, larruzko zapatekin
dantzatzen zen.Bestalde, beste zenbait ezberdintasun ere ezagutzen ziren
bien artean baina nabarienak zapata motena zen. Zapata leunak, bere
grazia eta elegantzia zuten eta gorputzaren goiko ataleko zatia
erlaxatuagoa mantentzea onartzen zuen, horrela, hanken golpeak argiagoak
eta garbiagoak ziren. Honekin batera, pertsona bakoitzaren nortasuna
azaleratzen zen.
Zapata
leunekin egiten zen dantza, juglareetako garaiko dantza ezagunenen
eboluzioa izan zen,Virginiaren esentzia, antzeztokian zehar gorputza
aurreraka mugitzen,hankak zuzen mantentzen eta hanka puntetan
desplazatzen oinarritzen da.
Zapata
leunekin egiten den dantzaren adierazle nagusiena, eorge Primrose izan
zen. Beste zenbait dantzarik parte hartu zuten espezialidade honetan,
baina inorrek ezin izan zion berdindu.Primrose, claqué modernoaren aita
bezala ezagutzen da.
Primroseren pausuek, ez datoz XX.mendeko berrikuntza nagusietatik: erritmo sinkopatua. Sinkopa ez azaleratu buck and wing-en etorrerarekin.
Buck and wing,aspaldiko dantzen pausoen nahaste homogeneo bat zen. Dantza honetan, wing hitza hanken soinuetan oinarritzen da: hanka bat kanporaka kulunkatzen da eta txorkatilak biratzen da.
Buck and wingen mugak guztiz gainditu zituena Willie Covan izan zen, 1897an jaio zena.
"El
claqué", Amerikako beste zenbait dantza bezala, lehiaketen bitartez
eboluzionatu zuen. Willie Covanek irabazi zuen lehiaketa garrantzitsuena
bere garaian:Old Kentucky juglareen ikuskizunetan ospatzen zena.
Willie
Covanen trebetasunak eta bere berrikuntzek ezagutaraztera eraman ziren
eta mundu osoan zehar ezagunak izatera iritsi ziren. 1917an, Four Covans
taldea sortu zuen eta honekin urte gutxiren buruan,munduari bira
ematea lortu zuen. Bere asoziazioa Leonard Ruffinekin funtsezkoa izan
zen .Soilik 3 interprete iritsi ziren Palace Theater de Nueva Yorkeko
lehendabiziko famatuak izatera. Horietako bat Bert Williams zen, bestea Bill Robinson eta azkena Covan eta Ruffin. Willie Covan MGM estudioetako dantzetako bideratzaile nagusia izatera igaro zen .
BOJANGLES: EL GRAN IMPRIVSADOR
Biil
"Bojangles" Robinson, Virginian (Richmond) jaio zen 1878an eta 1949an
hil zen. Oraindikan, bere hileta Ney York hirian ospatu den handietakoa
izaten jarritzen du. Bere amonak hezi zuen. Honek, ez zuen nahi Billek
aktorearen karrera egitea baina ilobak, aurrera jarritu zuen bere
ametsa betetzeko. Bere lehenengo esperientzia pick edo " negrito" bezala izan zen. Bestalde,buck Old Kentucky txapelketa irabazi zuen eta The South Before the War-en papel txiki bat izan zuen.
George
Cooperekin elkartu zenean, arrakasta izaten hasi zen eta biak bere
lurrak eta beste zenbait korritu zituen. Cooper eta bere lehenego
emazteak, Fannie Clayek, Bojangles eboluzioan eragin handia izan
zuten.1928an, Broadway Blackbirds espektakulurako kontratatua izan urtean, Nueva Yorkeko erabakitzaileak bere talentuataz jabetu ziren azkenean.
Billek, munduko errekorra hautsi zuen 100 yardako karreran (91,4 metro) .
HOOFER´S CLUB
Lonnie Hicksek jarri zuen matxan elkartea. Honek
dirua, apostuetatik irabazten zuen. Bertako erregea, ez ze Bojangles,
Brown baizik. Brownen ospea claquearen munduan izugarria izan zen;
normalean, Hoofer´s Cluben antzezten zuen.
Eddie Rector eta Toots Davis Harlem Darktown Follies-en espektakuluan izen bat egin zuten. Bertan, ezagutu zituten biak batera bi pauso ospetsuenak.
PUNTA ETA TAKOIA
John
William " Bubbes" Subleet ( 1902-1986) Kentuckyn jaio zen, Louisvillen
eta 10 urte zituenean Ford Lee " Buck" Washingtonekin elkartu zen eta
bera izan zen bere bikotea bere karreraren zati handi batean. Hasiera
batean, ez zuten dantza egiten, Bubblesek Bucken laguntzarekin kantatzen
zuen. Bubblesek ordea, dantza egiteko gogoa zuen eta dantza egiteko
organizatu zen. Hasiera batean zenbait pertsonek burla egiten zien,
baina geroxeago jendeak mirespena zion.
John Bubblesek, claquearen munduari bi albiste aportatu zizkion: erritmoa moteldu eta takoia jaso zuen.
CLAQUEA EZUSTEAN SARTU DA ZINEAN
Claqueko
dantzari zurientzat, Ruby Keeler, George Murqhy ,Buddy eta Vilma Ebsen
bezala aukera bat eman zitzaien zein beren lehiakide beltzei ezezkoa
eman zitzaien:Hollywood.
Eleanor
Powell, bere generazioan claqueko dantzari onenetakoa izan zen. Bere
karrera artistikoan segituan eten zuen Loius B. Mayerrek.George White´s
1935 Scandalsen Poweellen ikuskizuna ederra izan zela zioen
Mayerrek.Eleanor, neska lotsatia zen eta 12 urterekin profesionala
bihurtu zen. Neskato hau, Broadwayen hezi zen eta ondoren, Hollywoodeko
izarra bihurtu zen.
Fred
Astairek eragin handia izan zuen XX.mendeko dantzaren
historian.Astairek, ez zion jarri inolako barrerarik dantzari.Bere
bikotea izan zen Powell baina geroxeago, utzi egin behar izan zuten eta
Ann Millerrekin hasi zen. Bere berezko izena Lucy Ann Colier zen, baina
bere guraoak bere abilezia ikustean Ann Miller deitzea erabaki zuten.
Hau, ez zen inoiz dantzari arrakastatsua izatera iritsi. Mundu osoko
Claqueko dantzari azkarrena izan zen. Four Step Brothers eta Berry
Brothers bere pelikuletan azalduz gero, ingresoan lagunduko zioten.
CLAQUEA SUSPERTU
Eubiek atsegin zuen bere bizitza eta bere lana. Dantzari hau, 18833an jaio eta 1983an hil zen. Hau,
Noble Sisslerekin batera Harlmeko izar nagusietakoa izan zen. Blaken
lana, batez ere Suffle Alongen, musika eta claquea batu zituetan.
Gregory
Hines, 1946anjaio zen eta Eubie protagonizatu zuenean, 30 urte besterik
ez zituen. Bestalde, anai zaharragoko bat zuen Maurice izena zuena eta 5
urte zituenean, bira profesionalak burutu zituzten iada. Hines Kids
bezala ziren ezagun bi anai hauek.
Eubieren
errodajea amaitu bezain laister, Gregory Hines Broadwayeko ikuskizunean
pertsona iraunkorra bilakatu zen. 1981ean, Sophisticated Ladieseko
protagonista izan zen.
Brenda
Bufalino izan zen claquearen figura garrantzitsuenetarikoa.1937an
jaio zen . Neskato honek, 15 urte zituela Charlie Parker eta Dizzy
Gillespieren jazza ezagutzen zuen eta erritmo horiek bere dantzan
azaltzea nahi zuen.
Orquesta Americana de Claque, mundu elitista, ezagutzeko aukera izan zuen Bufalinok. Bertan hasi zen lanean 1986an, Tony Waag eta Honi Colesekin.
Bring
in Da Noise, Bring in Da Funkek gida hartu zuen afroamerikanoen estilo
musikaletan, errutina ikusgarriak,satirikoak sortu zituen eta kultura
beltzari eta claquearen arteari omenaldia egin zion.
RIVERDANCE
1969an
dantza irlandesaren lehiaketa mundiala finkatu zen. 5 urte igaro
ondoren, 1994an, Irlandako Errepublikaka Eurovisionek lehiaketa ospatu
zuen. Dohertyk aukeratutako zenbait dantzarik eduki zuten ospea. Horietako bat, Jean Butler izan zen eta bestea Michael Flately. Azken honek, 17 urte zituela dantza irlandesaren munduko lehiaketa irabazi zuen lehenengo amerikarra izan zen.
DEPRESIOAREN GAINETIK DANTZATZEA
1929an,
Amerikak eraikitako jazz aldiak gainbehera izan zuen. Horrekin,
dantzaren mundutik "joie de vivre" ideia ezabatu zen. 1929 eta 1933
urteen artean, Estatu Batuetako hondamen ekonomikoagatik eta Europan
emandako faszismoagatik biztanleriaren herena langabezian zegoen eta
horrekin dantzaren eboluzioak geldiune bat izan zuen. Ondorioz, dantza
arinkeriaz jositako distrazio bat bilakatu zen.
Lehendabiziko
aldiz film batek dantzaren eboluzioari arnasa emateko balio izan zuen.
Musikalak, mundu sinkronizatu batetan txertatzea lortu zen . Teknologia
berri horren adierazpen famatuena Jolsonen " The Jazz Singer" (1927)
izan zen.
Berrikuntza horren film musikal gehienak penagarriak izan ziren. Broadwayeko
antzezpenak eszenatokian antzezten ziren bezalaxe filmatzen ziren.
Beharrezkoa zen dantzariak eta teknologia berriaren arteko armonia
lortzeko espezialista bat bilatzea. Busby Berkeley-k armonia hori izatea
lortu zuen nahiz eta berak dantzatzen ez jakin. Izan ere, trebetasun
horren gabezia konpentsatzeko aparteko ikuspegia erabili baitzuen.
NESKAK, NESKAK, NESKAK
Berkeley-k
zorte handia izan zuen bere gurasoak ere mundu horretan lanean jardun
zirelako: aita, Francis Enos, antzerkiko zuzendaria izan zen. Ama,
berriz, aktorea. New York-eko militar akademian eman zuen izena eta
handik urte batzuetara ordezkari militar izendatu zuten. Bere arduretako
bat militarrak hezitzea zen eta ardura horren haritik ideiak hartuz,
koreografia batzuk eratu zituen. Besteak beste, Gold Diggers (1937). Koreografia honetan, 70 emakumek hartu zuten parte soldaduen jantziak erabiliaz.
Gerra ostean, bere koreografiarik arrakastatsuena sortu zuen Connecticut Yankee (1927) hain zuzen ere. Koreografia honekin Samuel Goldwyn-ek Hollywood-erako gonbita egin zion.
Hollywood-en lantxo batzuk egin eta gero 1933an ikuslegoari "mundu zoriontsu baten ametsa" eskeini zion Calle 42 y Gold Diggers pelikulekin.
De Bastidores
musikalak argumentu gabeko dantza errutinen presentziaren arrazoietako
bat ematen zuen. Gainera, Depresioan eroritako ikuslegoarentzat metafora
bat zen, irtenbide batekin amesten zuena. Ongizate sentsazioa
transmititzen zuen ehun bat oin claqué dantzatzen zuten bitartean edota pianoaren erritmoari jarraiki dantzatzen zutenean. Gau zoriontsu batez disfrutatzea eragiten zuen desabantaila ekonomikoak zirenak zirela.
Harrigarria
bada ere, arrakasta lortu zuen gizonak ez zuen prestakuntza
akademikorik. Hala ere, Berkeley bera izan zen lehena ohartzen
bideokamara ez zela behatzaile xume bat soilik, errealitatean, filmeko
protagonistetako bat ere bilakatu zitekeen.
40ko
hamarkada aldera, Berkeley izarra apurka-apurka itzaltzen joan zen.
Gehiegi edaten zuen eta horren haritik zor asko ekarri zituen. Hori
gutxi ez balitz, bere ama kuttuna ere galdu egin zuen. 1950ean emanaldi
egin zituen Esther Williams-entzat baina inoiz ez zuen 30eko hamarkadan
lortutako arrakasta berreskuratu. Zinearen mundua zeharo aldatu zen.
Bere ogibideak gero eta aukera gutxiago zituen zulotik ateratzeko. Bien
bitartean, Astaire eta Rogers-ek euren gaitasunak plazarantzen jardun
zuten. Astaire-ren arrakastak argi eta garbi utzi zuen ikuslegoak dantza
bikaina eta sormenezko zuzendaritza bat nahi zuela. Hala ere, XX.
mendean Berkeley-ren izenak bira positibo bat jasan zuen.
GOZOTASUNA
Komedia
musikaleko pertsonaia gehienak Berkeley-ren filmeko protagonistak
izandakoak ziren ( Ginger Rogers, Ruby Keeler...). Baina 30 hamarkadako
gehien goraipatutako claqué dantzaria Santa Mónicako (California) neska txiki bat izan zen: Shirley Temple.
Shirley Temple txikiak mundua konkistatu zuen Depresio garaian. 1935-38 bitartean, Hollywood-eko izarrik handiena izan zen. Bere arrakasta bere oinetan zegoen, izugarrizko gaitasuna baitzuen claqué-a dantzatzeko. Shirley-k FOXentzat egin zuen dantza 1934an Stand Up and Cheer filmean.
Templeren film musikal gehienetan De Bastidoreseko formatoa ikus zitekeen: Curly Top, Dimples y Little Miss Broadway...
KOPADUN ETA BUZTANDUN KAPELAK
Berkeley-k eta Templek Depresioari aurre egiteko zinemazaleen bi alderdi eskeini bazituzten musikaren eta dantzaren bitartez, ihesbidea
eskeintzen zuten musikal ezagunenak eta iraunkorrenak RKO
zinema-estudioetatik irten ziren. Fred Astaire (1899-1987) eta Ginger
Rogers (1911-1995) musikal hauetako batzuen protagonista izan ziren.
1933-39
artean bikote ederra osatu zuten eta euren dotoreziagatik egin ziren
ezagunak. Klase eta maila handia erakutsi zuten euren lanetan. Rogers
ikuskizuneko emakumeen artean maila erakutsi zuen emakumea zen bai
Berkeley-ren lanetan eta baita dantza klasikoan ere.
Bikote honen lehendabiziko filma Flying Down to Rio (1933) izan zen. Nabarmenkeri izugarridun musikal bezala saldu zen. Kritika aldetik arrakasta gutxi lortu bazuen ere, bikoteak dantzatutako sekuentzia batek zeresan handia izan zuen. Carioca dantzatu zuten, rumba eta brasildar erritmoak uztartuz.
RKO-ko
musikal denak ilusioari egiten zien erreferentzia. 30. hamarkadako
errealitate ekonomikoak ez baitzuen inoren festa galaraziko. Bikotearen
RKO-ko azken lana The Story of Vernon and Irene Castle (1939) izan zen, baina Astairek bere ibilbidea bakardadean egitea erabaki zuen filmatze erdian.
Rogers-ek aktore bezala jarraitu zuen eta Astairek, berriz, bere kideekin egin zituen proiektu berriak. Mendeko jazz dantzari bezala ezagutu zen.
AHITZE ARTE DANTZAN
Eszenatoki eta dantza aretoak, jazzeko aro alaiean harreman estua izan arren, urruneko ahaide izatera heldu ziren. Dantza maratoien garaia hasi zen.
Lehendabiziko dantza maratoia 1923an izan zen Ingalaterran. Urte berean, Audubon Ballroomek 27 ordutako maratoi bat antolatu zuen New York-en. Bertan, Alma Cummings-ek sei bikotek amore ematea lortu zuen.
Dantza
maratoien nobedadea berehala desagertu zen. Ikuslegoak dantzariak
ahalik eta denbora gehien dantzan ikusteko ordaintzen zuten. Gehien
irauten zutenak ziren irabaleak. Horrela, kirol bezala ulertzen hasi eta
arau batzuk ezarri ziren maratoi hauetarako.
Pittsburg-en
(Pennsylvania) burutu zen errekorra: 24 aste eta 5 eguneko maratoia
izan zen poliziak amaiera eman zion arte. Gizon baten heriotza ekarri
zuten maratoi hauek 48 egun dantzan jardutearen ondorioz. Ondorioz, kexa
pila bat egon eta 1933an ofizialki ilegalak bihurtu ziren.
1928an
Manhattaneko Casinoan dantza maratoi segregazionista bat osopatu zen.
Bertako parte-hartzaileetako bat Shorty Snowden-ek sekulako espektakulua
eman eta prentsak bere abileziak prentsan isladatu zituen. Handik,
dantzari ezagun bilakatu zen. Bere estiloa Break-away zen baina berak el lindy deitzen zion bere swing-ari.
LINDY-A ETA JITTERBUG-A
Ez dago argi ea Snowdenek sortu zuen lindya baina kapaz izan zen azken urteetan garatutako dantza herrikoa plazaratzen: Harlema. Harlemaren elkartoki garrantzitsuena Savoy izan zen. Snowden izar handietako bat izan zen Savoyen eta bere zaindaritza (Charles Buchananena zena) lortzekotan egon zen Manhattaneko Casinoko maratoia (1928) agertu aurretik.
Buchananek zeharka bada ere lindyren garapenean bultzada eman zuen bere lokaletan charlestona debekatu zuenean. Dantzaririk zazpikienak debekua apurtu eta charleston oldartsu
bat sortu zuten. Gauetan elkartzen ziren lokaletan eta euren
antzezpenak elkarbanatzen zituzten lagunarteko norgehiagoekin.
Savoyko dantzari gehienak kaleko taldeetakoak ziren. Horren haritik, kaleko bizitza dantzalekuetaraino iritsi zen. Lindya swingaren soinuaren erantzun zuzen bat izan zen, kioskoetako musika barreiatzen zuena. Break awayko inprobisazioak oinetako lanean soilik zentratzen ziren, baina 30. hamarkadaren erdialdera, lindyak bere errespetua irabazi zuenean, air-stepsak agertu ziren (aireko pausuak).
Al Minns dantzari gazteak desafiatu zuen Cat's Corner lehendabiziko aldiz (air-stepsak sortu zituena).
Savoyko mugetatik kanpo lindya ezagutarazi zuen Herbert Whitek. Dantzarien enpresak sortu zituen lindyan espezializatzeko: Savoy Hoppers eta Whitey`s Lindy Hoppers. Bigarren hau Marx anaien Un día en las carreras (1937) agertu zen eta Radio City Music Hallen eman zuten horren berri.
Radio Cityk estatubatuarren kezkei buruz soilik hitz egiten zuenean Lindya pausoz pauso garatzen joan zen korronte menderatzailea bihurtu arte. Horrela, jitterbugging youthen zuzendaritza galdu eta lindyak fama handia lortu zuen.
Jitterbuga
nahiko berandu iritsi zen Europara baina ez zen gutxiago izan. Dida
batean dantzaleku europearrak lekutxo bat egin baitzioten euren
eszenatokietan.
APURKA-APURKA
Jitterbuga
etorkizunean dantza sozial bezala ezagutu zen. Dantzalekuetako eskema
guztiak hautsi zituen inprobisazioa zelako bere oinarria. Gainera,
bikoteen arteko dantzetan ere eragina izan zuen eta air-stepsean tradizionalisten ustez madarikazio bat izateaz gain gehienentzat arriskutsua zen.
1924an Ballrom Branch
eratu zen, dantzako irakasleen gizarte inperiala eratzen zuena. Garai
honetan estandarizazioa gertatu zen areto dantzetako pausuetan eta baita
"estilo ingelesez" ezagutzen zenetan ere. Horretaz gain, maila handiko
txapelketak egin ziren eta perfekzioa bilatzen zuten hauetan sormenezko
eta eguneroko dantza alde batera utziz.
Ballrom Brancheko
batzordeko kide batek, Victor Silvesterrek (1900-1978), "Ballrom
Brancheko gizarte inperialak aretoko dantzetan izandako influentziaz eta
Acadèmie Royale de Luis XIV de Francia en el Balleten" izandako influentziaz ere hitz egiten duen liburu bat argitaratu zuen.
Gerra garaiko urteetan, britainiar dantzariek dantza tradizionaleko talde gehiago eskatzen zituzten. Hala nola, jazz eta swingekoak.
Dantza aretotako industriak gorantz egin zuen nabarmen 20 eta 30.
hamarkadetan. XX. mendearen hasieran aretoak oso eskasak ziren arren,
pixkanaka-pixkanaka eboluzionatzen joan eta Londresko El Palais de Danse e Hammersmithek arrakasta handia izan zuen Britainia Handian (1940). Areto honek, Royal Opera House dantzagatik hartu zuen arrakasta hori (Covent Garden).
Areto berri hauetan dantzariek swing
inprobisazioez gain dantza tradizionalak ere dantzatzen zituzten.
Arautegi zorrotzekin ikuskizunik onenak eskeintzen zituzten eta horrela
gero eta txapelketa zailagoak burutzen ziren. 1931ean, aretoko dantzak
itzuli ziren Blackpoolen eta British Open Championships, Winter Garden-en Empress Ballroom-ean.
60.
hamarkadaren erdialderarte, txapelketa hauek batez ere maila
nazionalekoak izan ziren, baina momentu honetatik aurrera, maila
internazionalean zabaldu zen eta aretoko dantzen txapelketen ospea
nabarmenki igo zen.
Urteak
pasa ahala, txapelketa hauek gero eta gehiago antolatzen hasi ziren.
Dantza latinoamerikarra eta dantza aretoko dantzen formazio estandarrera
gehitu dira beste hauekin batera: vals, tango, foxtrot, quick-step eta vals vienés.
XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran, konpetizioko dantza
bere jatorri sozialetik urruntzen da. Bere disziplina dela eta, baita
eskaini behar zaikion ordu eta konpromezu ekonomiko guztiagatik, aretoko
dantza modernoak ezaugarri gehiago partekatzen ditu kirol
profesionalarekin, gaueko kluben fribolitatearekin baino. 1990.eko hamarkadan International Dance Sport Federetation-ek "aretoko dantzak" hitzak ofizialki kendu zituen.
LAMBETH PAUSUA
30. hamarkadan dantzatzeko sala berrien agerpenarekin, dantzari asko ez ziren gai izan eskatzen zen maila altua emateko. Hala ere, lindy-ak eskatzen zuen estilo atletikoa eskuratzen saiatu ziren.
Garai honetan, aportazio britaniarrak lambeth pausua eta mock-cockney hokey-cokey izan ziren.
Dantzaren
historiari dagokionaren arabera, garai honetako berritasunik
garrantzizkoena big apple ("gran manzana") izan zen. Baina ez egiteko
moduagatik baizik eta hau izango baita Arthur Murray-en ospearen arrazoi
nagusia. Arthur Murray, estatu batuarrei eta munduari dantzan irakatsi
diona bezala ezagutzen da.
42.KALETIK SUNSET BOULEVARD ARTE
Lehenengo
aldaketa radikalak, " On your toes" musikalaren eskutik eman zen,
Broadwayen antzezten zen. Beraz,musikal honetan koreografia berritu egin
zen, eta antzinako dantza espresioak alde batera utzi ziren. Balanchine
izeneko koreografoa, ballet klasikoa eta dantza popularrak nahastu
zituen. Modu horretan, dantza klasikoan lehenengo
aldaketak ematen dira. Gainera, Agnes de Mille koreografoarekin,
dantzaren iraultza guztiz ematen da, "Oklahoma" izan zen bere musikalik
esanguratsuenetakoa.
Honen
ondorioz, Claketa musikaletan gero eta garrantzi gutxiago izaten joan
zen, eta beste dantza mota batzuk nagusitu ziren, hala nola, areto
dantzak, folk, jazz...
40.hamarkadan,
musikal gehienen gaia erromantikoa zen. Garai honetan, musikaletan
garrantzi handia zeukan dantzari bat Betty Grable izan zen.
Bigarren
mundu gerraren ondoren, musikalak askoz ere elaboratuagoak bilakatu
ziren, ikusleen eskaeren beharrei egokituak. Gainera, esan beharra
dago, Gene Kellyren musikalak Fredern taldearentzako historiako
musikalik garrantzitsuenak bezala hartzen direla. Modu horretan,
Generen " Cantando bajo la lluvia" pelikulan ikusi daiteken eszena bat,
zinemaren historian zehar aurkitu daiteken eszena garrantzitsuenetako
bat da, euri azpian protagonistak claket danztatzen duenean.
ROCK AND ROLLAREN GENERAZIOA
Rock
and rolla kultura aforamerikarran dauka jatorria. 50.hamarkadaren
hasieran, swing dantzari gehienak jive bezala ezagunak ziren. Madison
dantza garai honetan eragin handia izan zuen.
Rock
and rollarekin pausu batzuk berritu egin ziren, hala nola, mooche
izenekoa. Pausu honek aldakaren mugimendua eragiten zuen. Gainera,
telebistan egiten zen dantza saio baten ondorioz, dantza estilo berdinak
garatu ziren: bunny hop, stroll eta calipsoa besteak beste. Bestetik,
twist izeneko dantza gero eta garrantzi gehiago hartzen joan zen, azken
finean, 50 urteren osteko garapena izan zen, horrela, dantzatzeko ez zen
beharrezkoa bikote bat izatea.
Garai honetako beste mugimendu nagusietako bat boogie-woogie izan zen.
GAUEKO SUKARRA
70.
hamarkadan, dantza nagusien garapena, klub latindarretan eman zen. Hori
zela eta, lindy hop izeneko dantza estiloa gero eta garrantzi gehio
izanten hasi zen. Bestetik, hustle izeneko dantzak, nagusitasuna hartzen
joan zen, dantza hau bikoteka danztatzen zen, eta esan daiteke
orokorrean gizonezkoen mugimenduak emakumezkoenak bezain erakusleak
zirela.
Bestetik,
hain konplikatuak ez ziren dantzak garatu ziren, hala nola, bump
izenekoa. Gainera, ilaran egiten ziren dantzak nagusitasuna hartzen joan
ziren, aurretik agerpen txikiak eginak zituzten arren.
KALEKO ESTILOA
XXI.mendean,
hip hop izeneko dantza estiloa nagusitu da kalean. Bestetik, breakdance
estiloa, komunikabieek sortutako zerbaiit izan da ,izan ere, lehenengo
hip hop estiloei eman zitzaien izena izan zen.
Bestetik,
aipatu beharra dago, garai honetan sekulako eragina izan zuen abeslari
eta dantzari baten pausuak, Michael Jackson. Thriller eta Moonwalk
bezalako abestietan sortu zuen koreografia aipatzekoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario