ESPAINIA

ESPAINIAKO DANTZEN EBOLUZIOA ETA HISTORIA 
Espainiako dantzen jatorria antzinean galtzen da. Dantza lehenengo aldiz, errege katolikoen eta arabiako kalifekin batera agertu zen. 
 XVI.mendean dantza batzuk agertzen dira, hala nola, la zarabanda, la cachona, el pasacalle, la folia, eta dantza liturgiko batzuk, gaur egun Sevillako katedralean dantzatzen direnak. 
Dantza popularrak sekulako eragina izan zuten beste dantzetan, izan ere, dantza popularrak eginkizun erlijiosoetan, prozesioetan eta baserriko espektakuluetan erabiltzen ziren. XVI.mendearen amaieran Europak forma hauek ezagutu zituen, eta XVII.mendean, forma hauek Europako maixuen artean modan jartzen joan ziren. 
XVII.mendean, Boleroak, garaiko Espainiako dantzen artean nagutasun handia izan zuen. Dantza mota honek, XIX.mendean lortzen du bere gailurra eta maixu askoren artean zabaltzen da. Honek bakarrik, ez zien Espainiako maixuei eragin, Europako ballet maixuei baita eragin zien. 
Espainiako dantza modernoa, lau talde handiz osatuta dago: 
  • Eskualdeko dantzak, Aragoneko jotak, Andaluziako sevillanak eta fandangoa. 
  • Flamenkoa, Espainiako hegaldeko gitanoen dantza, Indiako dantzen eragin txikia daukana. 
  • Espainiako eskola bolera edo dantza klasikoa, eskualdeko dantzen eragilea izan zena. 
XIX.mendearen hasieran izan zen eskola boleroaren punturik nagusiena, eta oso teknika espezializatua lortu zuen. Horretaz gain, gorputzaren goiko partearen potea eta besoena eta buruarena. 
XX. mendearen hasieran, Espainiako dantza berriro ere agertu zen, Antonia Merce izeneko dantzariaren eskutik. Bera izan zen, Espainiako konpositore nagusien musika danztatu zuen lehena. 
Joan Magriña maixuak, Espainiako dantzari hasiera batean zuen prestigioa itzuli nahi izan zion. Dena den, konpositore eta dantzari asko ezberdintzen ditugu prestigio hori itzuli nahiean lan egin zutenak, horien artean aurkitzen dira: Teresa Boronat, Pilar Lopez, Vicente Escudero, Antonio Ruiz, Jose Greco, besteak beste. 
Seguidilla izeneko dantzak garrantzi handia izan zuen Espainian, eta XVI.mendetik lekukotasunak daude, beranduago, XVIII.mendean sainiteen eta tonadilleren parte izan zen. Seguidillatik beste aldaera batzuk ikusi daiteke, hala nola, manchegua, boleras, murtziarrak, sevillanak eta gitanak, erritmo bikoitza eta alternoa daukana. 
Dantza andaluzen naturaltasuna, grazia eta pikardia eta dantza afroamerikarren sentsualitate eta lotsagabekeriak, dantza flamenko bezala ezagutzen dugunaren oinarria suposatzen dute. Dantza honen sorrera, ijitoar arraza eta gaztelaniar arrazaren bateratasunaren ondorioa da izan ere, bateratasun hori gertatu izan ez balitz dantza andaluzakalde batetik  eta ijitoar dantzak bestetik deiturikoak izango genituzke soilik. Hala ere, ez batak ez besteak ez lituzke flamenkoaren ezaugarri erakusgarriak, hala nola, edertasuna, atzaparra eta izaera. 
Bi iturri hauen arteko sinbiosiak mendeetan zehar iraun zuen. Etenik gabeko elkarrizketa izan zen dantza popular eta teatroko dantzetan, herriko jende eta dantzako profesionalen artean. Azkenfinean, denentzako onuragarria izan zen batez ere dantzarentzako. Honi esker, hainbat estilo fusionatu ziren eta pausuak gehituz joan ziren. Honela, egunero pixkanaka aberasten joan zen dantza mundua. 
Lehen dantzariak 
Mundu mailan ezagutzera eman ziren lehen dantzariak andaluzarrak izan ziren. Lehen erreferentzia k.a. bigarren mende bukaerako da hain zuzen. Hala ere, dantzari hauen famak bere puntu altuena Inperio Erromatarraren garaian lortzen du I.mendearen bigarren erdialdean. Orduan, musika, abesle eta dantzari konpainia txikiak sortuz, eta hauek ordaindu zitzakenengatik izaten ziren kontratatuak edozein festaren protagonista bihurtzen zirelarik. 
Andaluzar horiek egiten zituzten dantzak batik bat sentsual eta boluptuosoak dira eta insinuazio erotikoez beterik egoten ziren. Lehenengo tribu Vandalak Andaluziara iristearekin batera 411. urtean gutxi gora behera, aldi ilun bati ematen zaio hasiera hispanoerromatarrentzat. Segurtasun gabeziako, ziurgabetasuneko eta pobreziako urteak izan ziren. Mende zailak izan ziren artearen garapenarentzako. Baina modu batera edo bestera, herriaren egunerko bizitza aurrera doa eta dantzarekiko afizioak biziraun zuen. 
DANTZA PAGANOAK 
"Puellae gaditanea" VI.mendean erregeen banketeak animatzen zituzten dantzariak. Bisigodoar menderakuntzaren garaian, hispanoerromatarrek eta iberoarrek eguzkiari egindako erritoak eta festak ospatzen jarraitu ziren. Udako eta neguko solstizioetan ospatzen zen. Egun hauetan, hispanoerromatar hiritarrak beren buruak loreekin liraintzen zituzten eta su inguruan dantzatzen zuten panderoen eta chinchinen erritmoa jarraituz.  
Tradizioa hau gaur egun oraindik ere ospatzen da Malagako eta Axarquíako mendietan. 
DANTZA ETA TEATROA 
XVI. urtetik aurrera eta bereziki XVII. mendean, etorkizunean dantza flamenkoaren pausoak eta baseak izango direnak azaltzen hasten dira.  
Garai honetan zehar, dantza popularrak teatrotara eraman ziren. Atsedenaldietan antzezten ziren, entremesen edo saineten parte zirelarik edota elementu bakar bezala ekitaldien bitartean eta hauek dira hain zuzen komedien edo ikuskizun teatralen arrakasta bermatzen zutena. Hauei esker, lehen aldiz eszenatoki batean elkarrizketa bat sortzen da popularraren eta profesionalaren artean 
Komikoak orokorrean klase sozial popularrekoak izan ohi ziren. Dantzaren doahiarekin jaiotzen zirenak, ijiotar arrazakoak ez zirenez komiko izatea baino beste irtenbiderik ez zuten horretaz bizi nahi bazuten behintzat. Klase sozial popularrekoak ziren baita ere ikuskizun horietara joaten ziren ikusleegoren zati oso handi bat. Teatroa bizio nazionala zen eta jendea ez zen soilik ikusle gisa joaten baita aktiboki parte hartzera ere. 
TEATROA ETA KALEA 
Komikoek teatrora eraman zituzten jendeak herrian beren bilera eta festetan egiten zituzten dantzak eta hauek eszenatokian pixkanaka pausuak hobetzen eta garbitzen joan ziren, eta beren aportazioekin aberastu zituzten. 
Herriko jendeak ikuskizunak hauek ikusten disfrutatzen zuten. Korralak betetzen zuten jendetzaren artean bazeuden dantzaren maitale sutsuak "cazuela"-tik (emakumeentzat soilik erreserbatutako lekua) ikusten zituzten pausuak gero beren erara kopiatzen zituzten.  
Dantza hauek popularitate askoz gozatu zuten denbora batez eta azkenean desagertu egiten ziren eta jendeak ahaztu egiten zituen, horiekin dantza berriak asmatzen baitziren. Denbora bat pasatzen zenean komikoak alderdi popularrean zentratzen eta inspiratzen ziren. 
Honela, beraiek asmatutako estiloekin egiten zuten topo baina herriak aldarazitakoak zailtasun teknikoak kenduz eta naturaltasunaren freskotasuna bueltatuz. Eta honela behin eta berriz interkomunikazio jarrai eta jarioduna. 
DANTZA ESZENIKOAK 
Asko izan ziren XVI eta XVII.mendeetan teatroen eszenatokian antzeztu ziren dantza popularrak. Jatorri guztietakoak egon ziren baina ikuslegoarengatik txalotuenak, eta arrakasta gehien izan zutenak Andalucian jaio ziren dantzak izan ziren. 
Kasu batzuetan, elegantziak zuen garrantzia, beste batzuetan alderdi pikaroak eta beste batzuetan lotsagabekeriak. Antonio Hurtado de Mendoza, bere entremes "El examinador Miser Palomo" 1618an inprimatua gai izan zen dantzaren esentzia lau bertsotan adierazteko: 
"Blandas las 
castañetas 
los pies ligeros, 
mesurados los brazos 
airoso el cuerpo." 
Bertso hou popularrenetako izan zen dantza eta kantu espainiar folkloriko guztien errepertorioan. Dantza alaien prototipoa izan zen. Nahiz eta jaoitzaz andaluzarra ez izan, andaluzarre beren esentzia hain ondo transmititu zutenez lehendabizi "seguida sevillana" bezela izan zen ezagutua eta ondoren soilik "sevillana" bezala, gaur egun ezagutzen dugun bezalaxe hain zuzen. 
IJITOEN DANTZAK 
Espainiara iritsi zirenetik 1425.urtean, ijitoen zeregin nagusia artea, ikuskizuna izan da. Beraientzat bizitzeko era bat da eta dedikazio berezia eskeini izan diote beti baita orain ere, izan ere dohai bereziki onak dituzte. 
Ijito hauek  "troupe" txikiak osatzen dituzte normalean familia izaerakoak, nomada moduan ibiltzen zirenak herriz herri eta hiriz hiri beren ikuskizunak plazetan errepresentatuz. Batzuek instrumentuak jotzen zituzten, beste batzuek abestu egiten zuten eta normalean emakumezkoak ziren dantzaren arduradunak. Euren dantzei laguntzeko "castañetak, sonajak eta panderoak" erabiltzen zituzen baita guitarrak eta tanborilak ere. 
XVIII. mendearen erdialdera gutxi gora behera lehen dokumentu eta datu historikoak agertzen dira ijitoar dantzen inguruan informazioa ematen digutenak. Dantzari eta koreografa batzuen izenak hauek ziren: Catalina de Almoguera, La Jimena, Dominga Oellana, La Flaca, Tío Gregorio eta Andrea la del Pescado. 
ETA FLAMENKOA JAIO ZEN 
Festa eta drama. Zalaparta eta zorigaitza. Barreak eta kexuak. Oraindik flamenkoa esistitzen ez bazen ere, flamenkoaren ezaugarri nagusia diren bi aurpegien manifestazioak azaltzen ziren XVIII. mendearen erdialdean zeuden dantzetan ikusten ziren.  
Hemendik aurrera, arte honetan eboluzionatzen hasten diren artista batzuen izenak azaltzen dira: La Caramba, La Tirana, Isable Jiménez, Angustias Cruz... eta jaio berria zen flamenkoaren dantza aurrekariak: "el fandango", "el zorongo", "el jaleo", "la cacucha", " la rondeña". 
MODERNITATERAKO BIDEA 
XIX. mendean gauza asko aldatu behar ziren dantza andaluzarri zegokienez. Espainian debaktua zegoen beste nazio batzuetako antzezle, abeslari eta dantzariak errepresentatzea. Debekuntza hori baino askoz garrantzitsuagoa izan zen dantzaren prestakuntzaren beharrean eta dantzen errepresentaziora bideratuak egongo ziren konpainia berrien sorreraren beharraren inguruan zegoen ardura. Dantzaren zaletasuna sentitzen zuten pertsonentzat, lehen aldiz, arte horretan soilik jarduteko aukera egon zen "boleras" eta "boleros" praktikari esker. XIX.mendearen azken hamarkadetan, dantzen errepertorio basikoa "cafe cantanteetan" egiten zen eta "alegrias, tangos, soleares eta zapateados" dantzekin osatzen ziren. Garai hartako, bereizgarririk garrantzitsuena emakume eta gizonezkoen rol diferentzia oso markatua zen edo bestela esanda gonaren eta galtzaren arteko muga.  
XX.mendea hasten denean, dantza flamenkoa genero bezala ezarrita zegoen, ezaugarri eta bereizgarriekin baina bere errepertorioa nahiko eskasa da. Zorte onez, dantzari batzuengan ezinegon artistikoa sortzen da, horrexegatik dantza flamenkoak bere mugak zabalduz joan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario